Zaintza sarea hasi dira osatzen Lezon
Zaintza sarea osatzeko ahalegina abiatu dute Lezon. Horretan parte hartzeko prest direnek izena eman behar dute egoerarako prestatutako atarian.
Lezon ere zaintza sarea herritarra osatzeko ahaleginean hasi dira. Horretan parte hartu nahi dutenentzat datuak jasotzeko atala sortu dute; bertan, nahi duenak, datu pertsonalak jarri eta besteei eskaintzeko zein denbora tarte duen azaldu beharko du.
Piztu Lezok zabaldutako oharrean, koronabirusak eragindako krisiari kolektibotik erantzun behar zaiola uste dute. Hala, herritarrei arduraz jokatzeko eskatu diete eta osasun zerbitzuak eman dituzten aholkuak betearaz ditzatela.
Gainera, haurren zaintzarako prest direnek, etxeetako sotoetan oharra jar dezatela eskatu dute.