Udalak ez du arreta zerbitzurik eskainiko gaur
Bihar berriz ere telefonoz edo bide telematikoz izango dute herritarrek udalarekin harremanetan jartzeko aukera, 09:00etatik 17:00etara.
Jai eguna dela eta, gaur ez dute telefono edo bide telematikoz arretarik egingo. Udalak gogorarazi du gaur ez duela telefonoz edo bide telematikoz zerbitzurik eskainiko jai eguna delako. Bihar berriro artatuko dituzte herritarrak 09:00etatik 17:00etara 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan.
Covid-19aren harira sortutako alarma egoeraren ondorioz arreta presentziala eten egin duela gogorarazi die herritarrei, halaber. Posta elektronikoz ere jar daitezke harremanetan udalarekin herritarrak.
