Oarsoaldean, 34 koronabirus kasu konfirmatu (martxoak 21, 20:00)
Sei kasu gehiago konfirmatu dira, bost kasu gehiago zenbatu dituzte Errenteria-Oreretan, kasu bat gehiago Oiartzunen eta Pasaia eta Lezon datuak bere horretan mantentzen dira.
Osasun Sailak herriz herri koronabirus kasuen berri emateko txostena publiko egiteari ekin dio. Gaur, atzoko (martxoak 21) 20:00etan jasota zituen datuen berri eman du. Sei kasu gehiago konfirmatu dira, bost kasu gehiago zenbatu dituzte Errenteria-Oreretan, kasu bat gehiago Oiartzunen eta Pasaia eta Lezon datuak bere horretan mantentzen dira.
Horren arabera, honakoak dira Oarsoaldean konfirmatutako kasuak (parentesi artean, hilaren 20ko datuekiko aldea).
- Pasaia: 14 (=).
- Oiartzun: 6 (+1).
- Errenteria-Orereta:10 (+5).
- Lezo: 4 (=).
Osasun sailaren txosten osoa, beheko estekan: