Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Arrain gutxi eta merkeegi saltzen ari da arrantzaleen kofradian

Hainbat kasutan arrainen prezioa %50 jaitsi dela jakinarazi du arrantzaleen kofradiak. Baxurako ontziek bitartean, berdelaren kanpainak berean jarraitzen du.

Irudian, berdelak. Kanpainak berean jarraitzen du baxurako ontzientzat.
Pasaia
2020/03/25

Egoera zaila bizitzen ari dira une Pasaiako portuko arrantzaleak. Koronabirusaren hedatzea eteteko ezarritako murrizketek, kalte egin diote sektoreari. Elikagaiak erostea baimenduta badago ere, errealitatea da, merkatua falta zaiela, “jatetxeak itxita daude, hotelak ere eta jende askoren lantokietan Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteak egin dituzte. Nola erosiko dute ba arrain freskoa zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonek?” adierazi du Nerea Tejedor Kepa Deuna San Pedroko Arrantzaleen Kofradiako idazkariak. 

Sinplea da, arrain kopuru bera sartzen bada eta eskariak behera egiten badu, prezioek ere behera egingo dute nabarmen. Tejedorrek eredu argigarri bat eman du, “Eskozia iparraldean arrantzatzen den pintxoko legatzaren prezioa, %50 jaitsi da aste batetik bestera. Bolantako ontziekin beherakada nabarmenagoa izan da”. Egoerarik txarrenean daude berez, gutxi saltzen ari dira eta merkeegi.

Arrantzontzi txikiek bitartean, berdela eta beste espezie batzuk arrantzatzen jarraitu behar dute, nahitaez, “lehen sektorea garelako lanean jarraitu behar dugula dio Eusko Jaurlaritzak, jardun ekonomikoak jarraitu behar duela. Baina mesedegarria da? Azken finean arrantzaleak dirua galtzen ari dira” azaldu du Tejedorrek. Epe ertainera kalte ekonomikoak larriak izan daitezkeelakoan, jarduna guztiz etetea pentsatzen ari dira ontziak.

Kezkatuta daude, datozen ondorio ekonomikoengatik, baina batez ere, osasunarengatik. Itsasontzietan prebentzio jarraibideak “ahal diren neurrian” betetzen direla dio kofradiako idazkariak. Lurrean zein itsasoan, prebentziorako baliabide gutxi dituztela esan du Tejedorrek, ” badakigu egoerak denoi egin digula gainezka eta ez dela inoren errua, baina lonjan bertan beharrak ditugu, sarreran maskarak banatzea, tenperatura neurtzea… gutxieneko batzuk baino ez”. Prestige itsasontziaren hondoratzea gogora ekarriz orduko “koordinazio eta babesa” nabarmendu du idazkariak.

Antxoa apirilerako

Kantauriko harribitxia, antxoa, dagoeneko arrantzatu daiteke, baina kanpaina apirilera atzeratzea erabaki dute. Kalitatezko arraina da antxoa, baina delikatua. Hortaz, ez du zentzurik hura arrantzatzea, gutxi saltzeko, errentagarritasunik gabe eta soberan gelditzen dena botatzeko.

Hobe da kala ez ustiatzea eta biomasari atseden ematea. Gauzak horrela, ez da Antxoarik sartuko Pasaiako portuan, gutxienez apirilaren 11 edo 12ra arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.