Gaur, itsaski krema
Iñigo Esnaola sukaldari lezoarrak egunero-egunero errezeta bat zabaltzen du, herritarrek etxean erraz egin dezaten. Itxialdi garaian, otordu osasuntsuak.
Itxialdia bitartean sukaldaritzan trebatzeko, eta etxekoei otordu goxo eta osasuntsuak egiteko aukera badago. Batzuk trebeak dira su eta lapiko artean, besteak ez. Edo besterik jabe, otorduak egiteko ideiak agortu, eta berriak behar dira. Bada Iñigo Esnaola sukaldari lezoarrak, egunero, errezeta erraz eta osasuntsuak egiteari eta zabaltzeari ekin dio, etxean egiteko modukoak.
Errezeta horiek lezoarren Facebook atari batean jartzen ditu (Lezokuak Dudikpe), xehetasun guztiekin: osagaiak (eta bakoitzaren neurria), nola prestatu, oharrak…
Gaur, adibidez, zortzi pertsonarentzako itsaski krema egin, eta zabaldu du. On egin!