Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Kaltetuen izan daitezken kolektiboei begirako egutegi fiskal berria antolatzen ari da udala

Herritarrak, saltokiak eta enpresa txiki eta ertainak laguntzeko neurriak hartzen ari dela dagoeneko jakinarazi du zerga arloan.

Errenteriako_udaletxea Behar handiena izan dezaketeentzat hainbat neurri martxan ditu udalak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/25

Osasun krisiak gehiago kaltetu ditzakeen kolektiboei begira jarri da udala, horiek kontutan hartuta ekonomiarekin lotutako hainbat neurri hartzeko. Herritarrak, saltokiak eta enpresa txiki eta ertainak laguntzeko neurriak hartzen ari dela dagoeneko jakinarazi du zerga arloan.

Honakoak premiazkoak: ordainagiririk ez du igorriko etenda geratu diren zerbitzuengatik, hau da, jaso ez diren zerbitzuen zati proportzionala ez da kobratuko ludoteketan, haurtzaindegietako jantokietan, kiroldegietan, beilarietan, eta azoka txikietan; helbideratutako ordainagirien eta zatipen akordioen zordunketak eten ditu, ez dira beraz, kobratuko hasieran ezarritako epeetan; bilketa exekutiboaren eta enbargoen prozedurak geldiarazi dira, gutxienez, apirilaren 30era arte.

Ordaintzeko borondatezko epean dauden ordainagiri eta likidazioak ordaindu egin beharko badira ere, ordainketa egiteko epea apirilaren 30era arte luzatu ahalko da, adibidez, trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren kasuan. Atzeratu ezin daitezkeen eta hurrengo egun eta asteetan jaulki eta jakinaraziko direnak, ur hornidura edota Etxeko Arreta Zerbitzua, besteak beste, ordaintzeko epea maiatzaren 20ra artekoa izango da, gutxienez.

Egoeraren etengabeko bilakaerak  erabaki berriak hartu edota aurrekoak aldatzea badakar, aldaketa horiek ahalik eta azkarren jakinaraziko zaizkiela herritarrei esan du udalak. Edonola ere, egutegi fiskal berria antolatzen ari da, aipatutako kolektiboek datozen hilabeteetan izan dezaketen likidezia faltarekin bat etorriko dena, ahal den neurrian.

Atzerapenak eta zatiketak eskatzeko izapideak erraztu eta arintzeko moduak ere aztertzen ari dela jakinarazi du udalak.

Bestalde, azterketa tekniko sakonagoa eskatzen duten neurriak aztertzen ari da udala jakinarazi duenez, “laguntza sorta bat aztertzen ari gara, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko eta udalerrian garatzen diren 3.000tik gora jarduera ekonomikoei begira, gainerako erakundeek martxan jar ditzaketen laguntzen osagarri”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.