Koronabirus gaixoetan, azken egunetako joera mantendu egin da Oarsoaldean
Hilaren 23an baino sei gaixo gehiago zenbatu ziren eskualdean atzoko (martxoak 24) 20:00etan. Pasaiak du 1.000 biztanleko ratio handiena.
Osasun Sailak herriz herri koronabirus kasuen berri emateko txostena publiko egiteari ekin zion hilaren 18an. Gaur, atzoko (martxoak 24) 20:00etan jasota zituen datuen berri eman du. Lezon izan ezik, herri guztietan hazi da erien kopurua. 1.000 biztanleko ratioari erreparatuz, berriz, Pasaiak du indizerik altuena, eta Errenteria-Oreretak baxuena.
Horren arabera, honakoak dira Oarsoaldean konfirmatutako kasuak (parentesi artean, hilaren 23ko datuekiko aldea).
- Pasaia: 16 (+2). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 0,95
- Oiartzun: 6 (+1). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 0,57
- Errenteria-Orereta:19 (+3). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 0,54
- Lezo: 4 (=). 1.000 biztanleko koronabirus kasuak: 0,65
Jarraian dagoen grafikoan, kasuen bilakaera herriz herri hilaren 18tik.
Osasun Sailak eman berri duen informazio txosten osoa, beheko estekan.