Osasungintza publikoko langileei aitortza egiteko, urdinez jantzi da udaletxea
Keinua izan nahi du, aitortza, beren babeserako berme guztiak izan gabe ere, nekaezin, erlojuaren kontra, herritarren osasuna zaintzen ari diren horiei guztiei.
Pandemiaren lehen lerroan, nekaezin ari diren osasungintza publikoko langileei aitortza egiteko, urdinez jantzi da udaletxea. Haiengatik, gauero piztuko dituzte argi urdinak Covid-19a gainditu bitartean. Keinua izan nahi du, aitortza, beren babeserako berme guztiak izan gabe ere, nekaezin, erlojuaren kontra, herritarren osasuna zaintzen ari diren horiei guztiei.
20:00etan, egunero txalo zaparradak hartzen ditu balkoi eta leihoak kolektibo horren lanari aitortza egiteko, eskerrak emateko; honakoa aitortza horretan sakontzeko keinua dela esan du Errenteriako Udalak.