Gaur, Beraun, Pelukasen ikuspegitik
Juan Diego Ramos 'Pelukas' errenteriarra auzoz auzo dabil koronabirusaren aroan herriko aldartea zein den jaso asmoz, testuekin, eta irudiekin.
Juan Diego Ramos Pelukas errenteriar ezaguna koronabirus aroan Errenteria-Oreretako kaleetako errealitatea jaso nahian dabil azken egunetan. Auzoz auzo dabil, astelehenetik, herrian zer giro dagoen jasotzen, argazkiz eta hitzez. Gaur goizean Beraun auzoan izan da.
Astelehenean Erdialdeko aldartea jasotzen izan zen Pelukas. Ondoren Pontika-Ugarritze, Iztieta-Ondartzo eta Fanderia-Agustinak zonaldeetako testigantza jaso du.
Bere blogean sartuz gero, irudi guztiak eta testuak ikusteko aukera dago.