Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarrei eskerrak eman eta konfinamendua errespetatzeko eskatu du udaltzaingoak

Ondo egiten ari dira herritarrak, jator eta zentzuz betetzen  alarma egoerak ezarritako neurriak, eta eskerrak eman dizkie horregatik udalak, baina bereziki, Udaltzaingoak.

Irudian udaltzaingoaren bulego mugikorraren artxiboko irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/27

Ondo egiten ari dira herritarrak, jator eta zentzuz betetzen  alarma egoerak ezarritako neurriak, eta eskerrak eman dizkie horregatik udalak, baina bereziki, Udaltzaingoak. Ezinbestekoa jo dute herritarren laguntza udala eta udaltzaingoaren lana aurrera eramateko: bai jarreraren bidez, bai emandako informazioaren bidez, bai izaten ari diren ulermen eta pazientziarengatik; azken horiek, datozen egunetarako funtsezkoak izango direla diote.

Begi onez ikusten dituzte bizilagunen harremanak indartzeko abiatutako iniziatibak, baina horren harira, gogora ekarri dute besteekiko errespetua bermatu behar dela: “Kontuan hartu behar da bizilagunen artean badaudela osasun langileak, gaixo daudenak, adinekoak, eta horien deskantsua bermatu behar da”. 21:00etatik aurrera musika edo bestelako soinu batzuk altu jartzea debekatuta dagoela gogorarazi dute.

Alarma egoerak ezarritako neurriak egoki betetzen ari direla oro har, esan du Udaltzaingoak eta hori erakusten duten datuak eman ditu: “Hilaren 19an 52 pertsona identifikatu eta 12 salatu genituen; hilaren 25ean berriz, bederatzi identifikatu eta hiru salaketa jarri genituen”. Herritarren jarrera egokiak, Udaltzaingoak prebentzio neurriak hirukoizteko aukera ematen duela nabarmendu dute, eta hartara, segurtasuna bermatzeko anbulatorioetan, tren eta topo geltokietan, supermerkatuetan, eta premiazkoak diren produktuak saltzen dituzten gainerako saltokietan.

Erosketa egiterakoan bezeroei tiketa ematea eskatu diete, eta bezeroek gordetzea, horiek eskatuko baitituzte irteera justifikatzeko. Bide batez, gogorarazi dute erostera ateratzea, txakurra ateratzea edota zaborra ateratzea ez direla aitzakia kalean behar baino denbora gehiago egiteko.

Amaitzeko enpresen zen norbanakoen elkartasun mezu eta keinu guztiak eskertu ditu Udaltzaingoak, baita borondatez eskaini duten laguntza ere, besteak beste, Norbere Babeserako Ekipoa emanez, edota zerbitzuak eskainiz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.