Aste santuko jaiegunetarako aldaketak iragarri dituzte garbiketa zerbitzuetan
Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 9 eta 12an ez da hondakinen bilketarik ezta bide publikoen garbiketarik egingo.
Aste Santuko jaiegunetan hondakinen bilketa eta bide publikoen garbiketarik ez dela egingo jakinarazi du Pasaiako Udalak. Bi izango dira jaiegun horiek apirilaren 9a (osteguna) eta 12a (igandea). Aste santuko gainontzeko egunetan, hau da, apirilaren 10ean, 11n eta 13an udal langileak normaltasunez arituko dira. Udalak ere jakinarazi du, ohiko hondakinen bilketarekin batera, desinfekzio lan bereziei eutsiko dietela, koronabirus izurritea dela eta.