Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura
GARBIÑE ALTXU ETA JULEN LAZKANO

"Etxean sartuta egon behar izateak ez du herrigintzarako aterik ixten"

Antxoko Topaguneak TOP&GUNE news aldizkari digitalaren lehen alea publikatu zuen aurreko astean. Antxoko publikazio berria, herritik, herriarentzat eta etxetik irten gabe.

TOP&GUNE news agerkariaren lehen azala. Ostiralero ale berri bat publikatzeko asmoa dut, konfinamenduak iraun bitartean.
Pasaia
2020/03/31

Konfinamenduak baditu ondorio positiboak. Antxok agerkari berri bat du; TOP&GUNE news. Etxetik irten gabe, herrigintzarako bide berriak garatzea posible dela erakutsi dute. Hala azaldu diote HITZAri Topaguneko kidea Garbiñe Altxuk eta Julen Lazkanok. 

Zein helbururekin sortu duzue TOP&GUNE news?

Ba egia esan, konfinamendua hasi zenetik era guztietako iniziatibak sortzen hasi ziren, sare sozialetan. Gure Instagram orria normalean baino aktiboago erabiltzen hasi ginen, eta beste publiko batera iritsi eta beste eduki batzuk zabaltzeko aldizkaria ateratzea pentsatu genuen.

Zer topatuko dute bertan irakurleek?

Aldizkariaren ardatza koronabirusa da, noski. Baina gaia era fresko batean landu nahi dugu. Ez dugu informazio iturri izan nahi, irakurleek tarte atsegin bat pasatzea baizik. Era guztietako edukiak aurki daitezke: artikuluak, elkarrizketak, errezetak, denbora-pasak, txisteak, … Batez ere Antxoko irakurleei zuzendua dago, aldizkariko protagonistak batez ere antxotarrak baikara.

Nola antolatu zarete aldizkaria egiteko?

Lehenengo alea atera baino astebete lehenago sortu zen ideia. Hiru lagunen artean komentatu ondoren, posta elektronikoz topaguneko kideen artean zabaldu genuen, eta parte hartzeko asmoa genuen bakoitzak zeregin baten ardura hartu genuen. Ordutik aurrera telelanean gabiltza momentu honetan bigarren alea prestatzen. Maketazioari dagokionez, argi geneukan sakelako telefonoan irakurtzeko aldizkari bat izango zela, beraz, formatua horren arabera diseinatu dugu. Atalak gure motibazioaren baitan sortu ditugu, garrantzitsua baita egiten dugun hori gustura egitea. Zerbait arina eta irakurterraza nahi genuen, eta lortu dugula uste dugu.

Herrigintzatik konfinamendua arintzeko modu bat ere bada ezta?

Bai, konfinamendua arintzeko modu bat dela pentsatu nahi dugu. Guk ere disfrutatzen dugu, noski. Eta lehen ale honekin jaso ditugun mezuak jasota, are gehiago. Diozuen bezala, etxean sartuta egon behar izateak ez du herrigintzarako aterik ixten, beste bide batzuk irekitzen dizkigu!

Ekarpenak jasotzeko prest zaudete?

Ekarpen edo ideia berriak beti dira ongi etorriak. Hurrengo aleetan, adibidez, atal berri bat topatuko dugu, herritarrek hala eskatuta: zorion mezuak. Lagun, senide edo beste edonori zorion mezua bidali nahi badiozu, TOP&GUNE news aldizkarian egin dezakezu. Zorion mezuak edo beste edozein ekarpen egiteko, jarri harremanetan posta elektronikoz, sare sozialetatik idatzi edo jarri topaguneko norbaitekin kontaktuan.

Noizko hurrengo alea?

Asmoa ostiralero ale bat publikatzea izango da, konfinamenduak iraun bitartean.

Mezurik Antxotarrentzat?

Eskerrak eman nahi genizkieke antxotar guztiei hasieratik izandako harrera onagatik eta batez ere topaguneko kide aktibo izan ez arren, ataletan eta elkarrizketetan pozik eta trabarik gabe parte hartzen ari diren guztiei.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.