Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Komunitatea saretzen duten uhinak

Irrati libreak, egunero saioa egiten du arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara FM 100ean, Covid-19aren harira sortutako osasun larrialdiak, eta konfinamenduak eragin duen bakartzea eta herritarren arteko harreman etetea gainditzeko uhinen bidez, bada ere.

Astlehenetik ostiralera egiten du zuzeneko saioa Zintzili Irratiak konfinamenduari aurre egiteko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/31

Isolamendua apurtzeko pilula sortu du Zintzilik irratiak. Osagaiak, elkartasuna, komunitatea, sarea, eta elkarren zaintza. Irrati libreak, egunero saioa egiten du arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara FM 100ean, Covid-19aren harira sortutako osasun larrialdiak, eta konfinamenduak eragin duen bakartzea eta herritarren arteko harreman etetea gainditzeko uhinen bidez, bada ere. Informazio erauntsia jasotzen ari gara egunotan, bazter guztietatik heltzen dena, baina ez dakigu nola dagoen auzokoa, nola bizitzen ari diren egoera oreretarrak, zein arazo, zein dinamika, zein sentsazio dituzten ondoan, gertuan bizi diren horiek. Horixe Zintzilik Irrati librearen asmoa, gertuko esperientziak, ondoko auzoan gertatzen ari dena jasotzea herriaren argazki orokor, objektiboa eta batez ere, alternatiboa izateko.

Unai Bellota da irratsaio horiek posible egiten ari diren lantaldeko kideetako bat. Koarentena, konfinamendua edo isolamendua hasiko zela jakin zenean, hausnarketa hasi zuten Zintzilik irratia osatzen duten hainbat kidek, “jendea hasi zen galdetzen ea ohiko irratsaioak egiten jarraitzeko aukera izango zuten, eta batzar telematiko bat eginda erabaki genuen saio alternatibo bat egitea.  Bartzelonako (Katalunia) Radio Bronka saioa egiten ari zela jakin genuen eta beraien izena hartuta eta euskaratuta Rompiendo el aislamiento Isolamendua apurtzen saioa egiten hastea erabaki genuen”. Ideia horrekin eta  asanbladaren ekarpenekin erabaki zuten irratsaioarekin aurrera egitea.

Dena salbuespenezkoa den garai honetan, argi zuten ez zutela apurtu nahi  auzotarrekin eta herritarrekin harremana, eta aukera polita iruditu zitzaien haien ekarpenekin, batez ere, osatutako saioa martxan jartzea.

Kolaborazioa eskatu du Zintzilik Irratiak, eta ideia horretan sakondu du Bellotak, “haien kronikak, kontaketak, zuzeneko deiak zein mezuak nahi ditugu saioa osatzeko”. Onartu du, hasieran kosta eggiten dela izotza apurtzea, “irratiarekin kontaktua ez duen jendea erakartzea zaila da, kosta egiten da barrera hori apurtzea, baina gutxinaka zabaltzen joan da mezua eta partaide batzuk ditugu jada. Telefono finkoaren bidez jartzen dira harremanetan gehienak, eta zuzenean sartzen dira, baina kronika batzuk ere muntatuta jaso ditugu dagoeneko. Besteak beste, Gaztaño Bizirik taldeak bidali digu kolaborazio bat, kiosko batean lan egiten duen kideak egunero erakusten dizkigu egunkarien azalak, Duintasuna elkarteak ere bidali digu bere kolaborazioa, Juan Diego Ramosek bere blogaren berri ematen digu, eta arranoak, irratiko korrespontsalek ere egiten dituzte beren kronikak”.

Sarea aktibo daukatela erakusten du horrek, eta orain gonbidatu egin dituzte herritar guztiak bat egin dezaten sare horrekin beren kronikak, hausnarketak, mezuak bidalita.

Programa pilotatzen Zintzilik Irratiko Honorio ari da, berak jartzen dio ahotsa zuzenekoari, atzean baina lantaldea dago, sareetara igotzen informazioa, beste bat saioak web orrialdera igotzen, eta beste batzuk informazioa lortzen. Zailena garai berrietara egokitzea, baina ari da asmatzen zortzikotea.

Herritarrek zergatik deitu behar duten Zintzilik irratira eta zergatik entzun behar duten saioa galdetuta, berehala erantzun du Bellotak: “Batzuetan konektatzen dugu telebista, gure aurkezleak dioen bezala Mass Mierdak ikusi eta gain informazioa jasotzeko  eta uste dugu, are gehiago, garai hauetan, behar dugula batez ere herriko medioak entzun eta irakurtzea, HITZA eta Zintzilik bezala, hemengo kontaketa, errealitatea entzun eta irakurri behar dugu ahazten dugulako bestela, zer gertatzen ari den gure herrian, gure auzoetan. Beste herrietakoa jasotzea ondo dago, baina gurea ere beharrezkoa da, bizitzen ari garen errealitatea gure herrian ezagutzea. Ezin dugu kalera atera, balkoitik edo leihotik ikusten dugunera mugatzen da gure unibertsoa une honetan, baina balkoi horretatik harago auzoan, beste auzoetan, herrian gertatzen dena jakitea ezinbestekoa da”.

Zintzilik konektatzea ezinbestekotzat jo du Bellotak, “herriarekin konektatu eta beste era batekoa den informazio alternatiboa entzuteko ere”. Hori eskaera, irratia konektatu eta parte hartzea Bellotak herritarrei egin diena.

Zintzilik Irratiarekin harremanetan jartzeko moduak, honakoak: Zuzenean sartzeko, 943 527 407 telefono zenbakia; mezuak whatsapp eta telegram bidez bidaltzeko, 34 640 168 394; eta posta elektronikoa.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.