Koronabirus positiboen kurba leuntzen ari da Oarsoaldean
Koronabirus positiboen kurba leuntzen ari da Oarsoaldean. Errenterian kasu bat gehiago, eta Lezon beste bi azken orduetan. Azken egunetako joera, baikorra.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (martxoak 30) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Kontuan hartu behar da datu horiek orain arte eman diren koronabirus datu konfirmatuen metaketa dela, martxoaren 18tik pilatzen joan direnak; litekeena da horietako batzuek jada senda-agiria jaso izana.
Beraz, atzoko datuen arabera, Oarsoaldeko lau herrien artean hiru positibo berri bakarrik daude, bi Lezon eta bakarra Errenteria-Oreretan. Pasaian eta Oiartzunen ez da kasu berririk.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean hilaren 29an jasotakoekin dagoen aldea.
- Errenteria-Orereta: 49 (+1).
- Pasaia: 29 (=).
- Oiartzun: 9 (=).
- Lezo: 7 (+2).
Grafika honetan, hilaren 18tik jaso diren datuen segida.
Jarraian dagoen estekan, Osasun Sailak gaur eman dituen datuak, txostenean.