Tamaina handiko hondakinen bilketa, bertan behera Lezon
Ostegunetan jasotzen dituzte Lezon tamaina handiko hondakinak. Horiek etxean gorde ditzatela eskatu die udalak lezoarrei.
Lezoko Udalak bertan behera utzi du tamaina handiko hondakinen bilketa, Covid-19ak sortutako larrialdi egoeragatik. Hala, ostegunetan egin ohi den bilketa hori ez da egingo koronabirusaren krisia bukatu arte, gaitz horren zabalkundea mugatu asmoz. Traste eta altzari zaharrak etxean uzteko eskatu die udalak lezoarrei prentsa ohar bidez.
Bestalde, San Markoseko Mankomunitateak bertan behera utzi dituen zerbitzuen berri emateko baliatu du oharra udalak oharra. Honakoak dira:
- Bulegoa: Mankomunitateko bulegoetan aurrez aurreko arreta eten da.
- Telefono bidezko arreta: aldi baterako eten da. Beste abisu bat eman arte, mankomunitateko zerbitzuekin lotutako kontsultak eta izapideak posta elektroniko bidez egin behar dira.
- Garbiguneak: Garbera, Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Atotxa-Errekako garbiguneak itxita egongo dira, beste abisu bat eman arte.
- Furgoneta ibiltaria: etxeko hondakin arriskutsuak biltzen dituen furgoneta ibiltariaren zerbitzuak bertan behera geratuko dira, beste abisu bat eman arte.
- San Markoko zabortegia: transferentzia plantak aldi baterako etengo ditu erabiltzaile partikularrentzako bere zerbitzuak.