Ander Goenegak taldekako urrezko domina eskuratu du Munduko Txapelketan
Kalifornian, AEB, jokatu den ISA World Parasurfin Chanpionship txapelketan lehiatu da surflari gaztea.
Ander Goenaga Surf Egokituko kirolari errenteriar gazteak domina bat gehiago gehitu dio bere ibilbideari. Lasarte-Oriako Ostadar Inklusioa taldeko kidea da, eta Espainiako Selekzioarekin batera izan da Kalifornian, AEB, jokatu den ISA World Parasurfin Chanpionship txapelketan lehiatzen. Prone-2 mailan aritu da gaztea lehiatzen eta kanporaketako lehen fasea gainditzea lortu ez bazuen ere, ez da esku hutsik itzuli Drrenteria-Oreretara. Espainiako selekzioko kideek lortutako emaitzei esker, urrezko domina eskuratu du Goenagak.