Barbelaitz eta Miren Egunean Behin lehiaketaren irabazleak
Aurreko astekoa izan da laugarren denboraldiko azken lehiaketa. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten 600dik gora lagunei: Hurrengo denboraldia prestatzen hasiak dira dagoeneko, adi beraz.
Egunean behin jokorako 700+ Euskaraz taldearen laugarren asteko saioak baditu irabazleak. Barbelaitz, Borja Arbelaitz dago izengoitiaren atzean, izan da azkarrena aurreko astean; lehenengo postua egin du 556,02 punturekin.
Mirenek, berriz, zozketa bidez eskuratu du saria; 242 postuan sailkatu da 408,67 punturekin. Realaren elastikoa jasoko dute biek sari, eta horretarako harremanetan jarri beharko dute posta elektronikora mezua bidalita.