Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikasleen hezkuntza eskubidea bermatzeko urratsa egin du udalak

Udalak 41 ordenagailu eta interneteko konexioa bermatuko duten 110 SIM txartela banatzen ari da bitarteko horiek ez dituzten ikasleen hezkuntzarako berdintasun eskubidea bermatzeko.

Errenteriako Udalak inbertsioa egin du ikasle denen hezkuntza berdintasunerako eskubidea bermatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/04/01

Herritarren berdintasun eskubidea erdigunean jarri du udalak berriro ere, eta hori bermatzeko neurri zehatzak hartu. Oraingoan, ikasleak dira, zehazki, egoera zaurgarrian direnak,  udalak hartu berri duen neurriaren onuradunak. Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, martxoaren 13tik itxita daude ikastetxeak, eta online ari dira ikasketa prozesua aurrera ateratzen, esfortzu handiarekin, Irakasle eta ikasleak bereziki, baina hezkuntza komunitate osoa inplikatuta. Ez da erronka erraza bitartekoak izanik; zer esanik ez, bitartekoak ez dituzten ikasle eta familientzat. Errealitateak argi erakutsi du ez dutela ikasle guztiek aukera bera, eta hezkuntza eskubidea urratua duen kolektibo bat identifikatu du udalak.

Errenteria-Oreretako haur eta gazteen hezkuntza eskubidea bermatzea dela Hezkuntza Azpisailaren helburua jakinarazi du udalak, eta horretarako hainbat bitarteko aktibatu dituela azken egunotan.

Behar handiena duten ikasleen identifikazioa herriko LH eta DBHko ikastetxe guztiekin elkarlanean egin du udalak, eta atzo bertan ekin ziotela interneteko konexioa bermatuko duten 110 SIM txartel eta 41 ordenagailu etxez etxe banatzeari jakinarazi du udalak. Banaketa hori udal langileak egiten ari dira eta gaur 76 etxeetara heldu direla dagoeneko jakinarazi du Itziar Ostolaza Hezkuntza zinegotziak sare sozialen bidez; lan hori beraz, bihar bukatuko dutela aurreikusi du.

Udalak utziko dizkien ordenagailuez gain, ikastetxeek ere haien baliabideak eskainiko dizkiete ikasleei eta udalak etxeetarako banaketan lagunduko du. Bitarteko horiek, eskola presentzialak hasi arte izango dituzte eskura beharra duten ikasleek, ondoren udalari itzuli beharko dizkiote eta.

Errenteria-Oreretako ikastetxeetan ikasten duten ikasleak identifikatu dituzte, baina Errenterian bizi eta herritik kanpo ikasten duten ikasleei, beharra izanez gero 010 telefono zenbakira deitzeko eskatu die. Zerbitzua behar beharrezkoa den kasuetan eskainiko dute soilik, eta hori ikastetxetako zuzendariekin kontrastatuko du udalak.

Atzo hasita, 76 bitarteko banatu ditzute dagoeneko, eta bihar amaitzea banaketa guztia aurreikusi dute, “ikasleak ahalik eta azkarren gehitu daitezen ikaskideen hezkuntza prozesu berera”.

SIM txartelak IZARKOM telekomunikazio kooperatibaren iniziatibari esker erosi ahal izan ditu udalak, kooperatiba horrek, krisi egoera honen aurrean, ikasleen behar zehatzei erantzuteko SIM txartel bereziak jarri baititu eskuragarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.