Leihotik egindako argazki lehiaketa antolatu du Antxoko Topaguneak
Argazki onenaren egilea saski batekin sarituko dute. Argazkia bidaltzeko apirilaren 12an amaituko da.
Etxeko balkoi eta leihoak herriko plaza eta askatasun gune bihurtu diren honetan, erronka polita proposatu die Antxoko Topaguneak herritarrei. Leiho eta balkoietatik argazkiak egiteko deia egin dute. Argazkia norberak nahi duen bezala egin dezake, baldintza bakarra, leihotik ikus daitekeena agertzea da. Eta Antxoko leihoetatik gauzak asko ikusten dira.
Argazkiak Antxoko Topagunekoei posta elektronikoz bidali behar zaizkie apirilaren 12a baino lehen. Argazki onenaren egileak, saski bat irabaziko du. Eta zuk, zure leihotik zer ikusten duzu?