Martxan da Antxoko Zaintza Sarea
Koronabirus izurriteak eragindako alarma egoerak, herritarren bizitza aldatu du eta askok zailtasunak topatu dituzte haien egunerokoan. Beharrak dituzten pertsona horiei laguntza eskaintzeko martxan jarri da Antxoko Zaintza Sarea. Sareak, zerbitzu ezberdinak eskainiko ditu, bereziki egoera zaurgarrian diren pertsonei eta umeen zaintza kontziliatzeko zailtasunak dituztenei.
Hauxe da Antxoko Zaintza Sareak eskaintzen duena: Konpainia telefonikoa, erosketak egitea (botikak barne), txakurrak ateratzea eta langileen umeen zaintza egitea. Behar horietako bat izanez gero, jarri harremanetan Antxoko Zaintza Sarearekin posta elektronikoz, edota telefonoz, 643357514 zenbakira deituz.