Modu telematikoan bada ere, Mintzalaguna egitasmoaren ohiko saioetan parte hartzeko aukera bermatuko du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak.
Etxean konfinatuta egonik ere, Oreretako Gazte Asanbladak gaztetxearen hogeigarren urteurrena ospatu ospatuko duela esan du.
Ordainketa epearen barruan daudenen ordaintzeko epea luzatuko dute, eta uda aurretik martxan jarri behar zutenen epea berriz, atzeratu egingo dute.
Herritarrek kontzientzia hartu eta hondakinak kudeatzeko politika publikoak aldarazteko protesta zaratatsua antolatu dute igande eguerdian hasi eta konfinamendu egoera mantentzen den bitartean errepikatuko dena egunero-egunero.
Gaur bertan hartu du erabakia festibalaren batzorde antolatzaileak. Pasaiako itsas festibalaren bigarren ekitaldia bertan behera utzi dute.
Errenterian eta Lezon egin dute gora kasuek, hiru gehiago izan dira Errenteria-Oreretan eta bat gehiago lezon; Oiartzun eta Pasaian, berdin mantentzen dira.
Gabierrotako Jesusen Bihotza egoitzako langileek aparkatu dezakete bertan.
Deskargatu ezazu Oarso Bidasoko Hitzaren astekaria.
Aldez aurretik eskatu beharko dute lau auzo horietako bizilagunek zerbitzua udalera deituta.
Larrialdi egoeragatik, azkenean ez dute gaur itxiko udaleku irekietan izena emateko epea. 500 haurrek izango dute apuntatzeko aukera.
Oiartzungo Kirol zinegotziak larrialdi egoerak kirol alorrean nola eragin duen eta egitekoak nola bideratzen ari diren azaldu du.
Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuak egin dituen 100 maskara jaso dituzte Errenteria-Oreretako merkatariek. Beste hainbeste eskatu dizkiote, eta iritsi zain dira.
Arraun elkarteek ateak itxi dituzte eta arraunlariak etxera bidali dituzte. Etxean egindako lana koordinatzeaz eta talde sena eta motibazioa mantentzeaz arduratuko dira entrenatzaileak asteotan.