70 urtetik gorako herritarrei deiak egin dizkie udalak
800 dei egin ditu udalak guztira, eta orain, dei horiei jarraipena ematea dela asmoa jakinarazi du.
70 urtetik gorako lezoarrak deitu ditu udalak telefonoz, Covid-19ak sortutako itxiera eta isolamenduaren aurrean, beren egoeraren berri izateko. 800 dei egin ditu udalak guztira, eta orain, dei horiei jarraipena ematea dela asmoa jakinarazi du, “uneoro adinekoen egoeraren berri izateko, eta laguntza eta arreta eskaintzeko”.
Bide batez, arazoren bat edota laguntza behar izanez gero, 943 524 650 telefono zenbakia herritar guztien eskura dagoela gogorarazi du.