Koronabirus kasu bakarra Oarsoaldean
Atzoko zenbaketaren arabera, kasu berri bakarra antzeman dute, Pasaian izan da.
Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 5) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera.Atzoko zenbaketaren arabera, kasu bakar bat antzeman dute Oarsoaldeko herrietan, Pasaian. Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Lezon ez da kasu berririk antzeman atzoko kontaketa horretan.
Oarsoaldeko lau herrien artean Koronabirusarekin gaixotutako 121 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean apirileko lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Errenteria-Orereta: 61 (=).
- Pasaia: 32 (+1).
- Oiartzun: 11 (=).
- Lezo: 11 (=).