Aisialdia ez dago konfinatua
Ezin dute etxetik irten haur eta nerabeek, eta horri begira, udal zerbitzuetako hezkuntza taldeek irudimenez, iniziatibaz eta ilusioz etxetik jarraitzeko proposamen bereziak landu dituzte.
Ezin dute etxetik irten haur eta nerabeek, eta horri begira, udal zerbitzuetako hezkuntza taldeek irudimenez, iniziatibaz eta ilusioz etxetik jarraitzeko proposamen bereziak landu dituzte: dantzak, eskulanak, ipuinak, kirola, logika jokoak, erlaxazio teknikak…
Familia guneak, 0-6 urte arteko haurrei begira, egunero errutina bat proposatzen du eta horretaz gain, familiako kideekin gozatzeko, ipuinak, esku lanak edo dantzak antolatzen ditu.
Ziber ludoteka sortu dute, bestalde, udal ludotekek. Blog horretan, hainbat proposamen bildu dituzte eta egutegi baten bidez nahi duten gaztetxoek bururatzen zaien ekintza edo egin duten eskulana partekatu dezakete. Interaktiboa izatea da blog honen ezaugarri nagusietako bat.
Kuadrillategi egitasmoak eta udal gaztelekuek nerabeen interesekoak izan daitezkeen hainbat gairen inguruan proposamenak helarazten ari dira online instagram erabilita. Errezetak, pista jokoak, pelikula edo telesailen gomendioak, hizki zopak, ariketa fisikoak… aurki daitezke sare horretan.
Informazio guztia, hemen eskura.
