Beste bost koronabirus kasu Oarsoaldean
Errenteria-Oreretan hiru kasu berri zenbatu dituzte eta bana Oiartzunen eta Pasaian; Lezon ez da kasu berririk izan atzo.
Arnas hartzeko aukera eman zuen atzo Covid-19ak Oarsoaldean; kasu berririk ez zuten antzeman herenegun 20:00ak arte egindako kontaketan. Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 7) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Horien arabera, beste bost kutsatu daude Oarsoaldean, hiru Errenteria-Oreretan, eta bana Oiartzunen eta Pasaian. Lezon, kutsatu berririk ez.
Oarsoaldeko lau herrien artean Koronabirusarekin gaixotutako 120 pertsona daude.
Azken txosten horren arabera, hauek dira herriz herrikako datuak Oarsoaldean; parentesi artean apirileko lehen egunean jasotakoekin dagoen aldea.
- Errenteria-Orereta: 64 (+3).
- Pasaia: 33 (+1).
- Oiartzun: 12 (+1).
- Lezo: 11 (=).
