Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errepublikaren aldeko aldarria, balkoietatik

Kaleetan ez, baina balkoietan ordea, egingo diote gorazarre hilaren 14an. Hala, Riegoren ereserkia balkoietatik zabaltzera deitu du Pikoketa elkarteak 13:00etan, eta ikurrina eta Espainiako II Errepublikako banderak jartzera leiho eta balkoietan. Gauean berriz, 21:00etan kazeroladarekin bat egitera deitu du errepublikazaleen elkarteak.

Pikoketaren aurreko ekitaldi bat. Pikoketaren aurreko ekitaldi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/04/08

Ospakizuna eta aldarrikapena egiteko era bitxia izango du aurten Espainiako II Errepublikak. Ez kalejirarik, ez ekitaldi publikorik Herriko Plazan. Covid-19ak ezarritako berrogeialdia eta etxealdiak ere eragin diote Pikoketa  Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak antolatzen duen ekitaldiari. Kaleetan ez, baina balkoietan ordea, egingo diote gorazarre hilaren 14an. Hala, Riegoren ereserkia balkoietatik zabaltzera deitu du Pikoketa elkarteak 13:00etan, eta ikurrina eta Espainiako II Errepublikako banderak jartzera leiho eta balkoietan. Gauean berriz, 21:00etan kazeroladarekin bat egitera deitu du errepublikazaleen elkarteak.

Aurtengo aitortza berriz, Paco Jover Pascual 98 urteko errenteriarrari egingo dio Pikoketak.

Elkartasuna eta itxaropena indartzeko egunak direla honakoak esan du Pikoketak, “sentimendu errepublikazalea ez da itzali, eta askatasuna, berdintasuna eta senidetasunak indar eta esanahi handiagoa hartzen ari dira une hauetan”. Aurtengo Apirilaren 14ko elkartasunak, osasungintza publikoan ari diren langileen izena duela esan du elkarteak, “bizia ematen ari dira ospitaletan: Aurtengo errepublika egunean, sareetan dago senidetasuna, inor atzean gelditu ez dadin sortu diren herritar sare horietan; gaizki ordaindutako lanpostuetan ari diren langileen izena du, haien lana inoiz aitortu ez bazaie ere egun bizirauteko ezinbesteko bihurtu diren horiena”.

Monarkiari ere egin dio aipamena Pikoketak, “egunetik egunera ezdeusagoa da, eta egunetik egunera ezkutatzea zailagoa duen ustelkeriak itota, inork ez daki zertan diren. Felipe VI eta bere familia zer etorriko zain dira, egunero hildakoen kopurua handitzen den bitartean. Erabilgarritasun gutxi du koroak ospitalean ingresatuta daudenentzat, lan etorkizuna ilun ikusten dutenentzat, beren komertzio txikien pertsiana berriz igotzeko aukera izango ote duten ez dakitenek”.

Azken bi urteetan ez dute normaltasunez ospatzeko aukerarik izan; joan den urtean, Ciudadanos alderdi gidatzen zuen Albert Riverak hauteskunde ekitaldia Errenteriako Foru Plazan egitea erabaki zuen, eta eragina izan zuen, urtero urtero herriko kaleetan barrena egiten duten kalejirak Ciudadanosen ekitaldi politikoan parte hartu zuten eta haien inguruan zegoen polizia kordoiak bat egin zutenean Biteri Txiki kalean; aurten Covid-19ak  oztopatu du normaltasunez ospatzea, baina honek, kalera indar handiagoarekin itzultzea baino ez diela eragingo esan du Pikoketak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.