'Esku artean', haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzua
Haur eta nerabeek izan ditzaketen kezka, zalantza edo zailtasunekin laguntzeko zerbitzua martxan jarri du Pasaiako Udalak konfinamendua irauten duen bitartean.
Haur eta nerabeek izan ditzaketen kezka, zalantza edo zailtasunekin laguntzeko zerbitzua martxan jarri du Pasaiako Udalak konfinamendua irauten duen bitartean. Esku artean du izena zerbitzu horrek, eta horren barruan, Pasaiako haur eta nerabeek telefono zenbaki bat eta posta elektroniko bat izango dute eskura laguntza jasotzeko.
Oinarrizko baliabideen premia baldin badute, arazoak izanik norbaitekin hitz egiteko beharra duten, eta arzoak edo kezkak izan eta orientazioa eta aholkuak behar dituzten haur eta nerabeei begirakoa da zerbitzu hori. Zerbitzua doakoa da, eta guztiz anonimoa.
Telefono zenbakia honakoa: 690 980 192.
