Herritarren esfortzua eskertu du udalak
Bide beretik jarraitzera deitu ditu, neurriak orain arte bezala betetzen jarraitzera, "guztion esfortzu eta elkarlanari esker egoerari ahalik eta azkarren aurre egiteko".
Osasun larrialdi egoera indarrean jarri zenetik ia hilabete igaro denean eskerrak eman dizkie udalak herritarrei konfinamenduan egiten ari diren esfortzuarengatik, “norbere burua zaintzeko, zein gainerakoak zaindu eta ez kutsatzeko, eta horrela birusaren hedapena gelditzeko”.
Bide beretik jarraitzera deitu ditu, neurriak orain arte bezala betetzen jarraitzera, “guztion esfortzu eta elkarlanari esker egoerari ahalik eta azkarren aurre egiteko”. Elkartasuna adierazi die udalak, bestalde, koronabirusa dela-eta senideren bat galdu edota gaixorik, edo ospitalean dutenei. Amaitzeko, arazorik izanez gero, 943 524 650 telefono zenbakira deitzea dutela gogorarazi die.
