Herritarren jarrera 'eredugarria' txalotu du PSE-EEk
Aipamen berezia egin die alderdi sozialistak egun hauetan bizitza arriskatzen ari diren profesional guztiei, eta elkartasuna helarazi hil direnen senide eta lagunei.
Isaac Palencia Jose Angel Rodriguez. Argazkia:PSE-EE “Harro”. Hala azaldu da Errenteriako PSE-EE errenteriarrak alarma egoera eta etxealdian erakusten ari diren jarrerarekin, “bizilagunen konpromisoa eredugarria izaten ari da, eta politikoei maila berean aritzea dagokigu”. Aipamen berezia egin die alderdi sozialistak egun hauetan bizitza arriskatzen ari diren profesional guztiei, eta elkartasuna helarazi hil direnen senide eta lagunei.
Astelehenero biltzen dela bozeramaileen batzordea presentzialki jakinarazi du bestalde, ” eta gobernu taldeari erakutsi diogun babesaren barruan ekarpenak egiten jarraitzen du gure alderdiak, baita batzorde horietan gobernu taldearen jarraipen egiten”.
Errenteriaren 700. urteurrenaren ospakizunean herritarrek erakutsi duten inplikazioa txalotu du azkenik, eta etxean gelditzera deitu ditu, osasun arduradunen irizpideei jarraituta.
