Ilarak amaiezin egin ez daitezen
Erosketa egiteko sortzen diren ilarekin amaitzeko iniziatiba martxan jarri dute Errenteriako Udalak eta bertako merkatari eta ostalarien elkarteek, Errenkoaldek, MKT eta Ostari elkarteek, hain zuzen ere, elkarlanean.
Covid-19 aroak erosketa egitea pazientzia ariketa ere bilakatu du. Ilara amaiezinak izaten dira egunaren une batzuetan hainbat saltokietan, are gehiago orain, jaiegunak direla tartean. Ilara horiek saihesteko iniziatiba martxan jarri dute Errenteriako Udalak eta bertako merkatari eta ostalarien elkarteek, Errenkoaldek, MKT eta Ostari elkarteek, hain zuzen ere, elkarlanean.
Erosketak etxetik egiteko aukera eskaintzen dute horren harira telefonoz edota whatsappez, hartara dendan eman beharreko denbora murriztu eta pilaketak saihestuta. Saltoki horietako batzuk etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen dute. Bezeroek eskaera jasotzera baino ez dute joan beharko dendara, edo zerbitzu hori eskaintzen dutenen kasuan, etxera eramango dituzte.
Tokiko merkataritzaren garrantzia nabarmendu dute iniziatibaren antolatzaileek, “kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzen baitu eta bizi dugun egoerarekin konprometituta baitago”.
Establezimenduak zabalik Aste Santuan
Hainbat establezimenduk ateak zabalik izango ditu, bestalde, Aste Santuan, nahiz eta jai eguna izan. Hemen kontsulta daitezke irekita izango direnak.

Iniziatibarekin bat egin duten saltokiak.
