Maskara solidarioen iniziatibak laguntza eskatu du
Laguntzeko prest daudenek, taldekideekin jarri behar dute harremanetan posta elektronikora mezua bidalita. Iniziatibaren inguruko informazio guztia, sortu duten web orrian dago eskuragarri.
Lezoko okindegi bateko langilea boluntario taldeak egindako maskaretako bat soinean. Maskarak egiteko iniziatiba jarri dute martxan boluntarioenbidez. Helburua behar handiena dutenengana helaraztea. Lezon abiatu zuen herritar talde batek Oarsoaldeko Maskarilla Solidarioak iniziatiba. Irabazi asmorik gabeko iniziatibak arlo askotan behar du laguntza, baina gehien kostatu zaien prozesua logistikoa dela diote.
Laguntzeko prest daudenek, taldekideekin jarri behar dute harremanetan posta elektronikora mezua bidalita. Iniziatibaren inguruko informazio guztia, sortu duten web orrian dago eskuragarri.
