Zeorri uhinetara, berrogeialdiaren aringarri
Iniziatiba berria jarri dute martxan Zeorri aldizkariaren atzean dauden gazte lezoarrek, Zeorri uhinetara eraman eta irratsaioa sortu dute.
Zeorri aldizkariaren bigarren zenbakia; proiektua uhinetara eramango dute orain. Iniziatiba berria jarri dute martxan Zeorri aldizkariaren atzean dauden gazte lezoarrek, Zeorri uhinetara eraman eta irratsaioa sortu dute. Koronabirusak ezarritako halabeharrezko berrogeialdia arindu nahi diete lezoarrei. Lehenengo saioa egin dute jada. Hurrengoetan parte hartzera deitu dituzte proposamenak edo ekarpenak egin nahi dituzten herritarrak; horretarako, Lezoko Gazte Asanbladaren posta elektronikora mezua bidali behar dute edo Instagram kontura, “era guztietako ekarpenak pozez hartuko ditugu”.
Esteka honetan lehenengo irratsaioa entzuteko aukera dago. Gogoz aritu dira saio bikaina osatzeko.
