Odola emateko hurrengo saioa, Antxoko kultur etxean izango da
Saioak Antxoko osasun zentroan izan ohi diren arren, COVID-19 izurritearen ondorioz, hurrengo saioa lekuz aldatu dute. Hilaren 15ean (asteazkena) egingo da 6:30etatik aurrera.
Nahi dutenek odola emateko aukera izango dute bihar, 6:30etatik aurrera, Antxoko Kultur Etxean, hala jakinarazi du Antxoko Odol Emaileen Elkarteak. Saio hauek osasun zentroan egiten diren arren, hurrengoa kultur etxean egitea erabaki dute, koronabirus izurritearen ondorioz. Salbuespenezko beste neurri gehiago hartu dituzte; pilaketak ekidite aldera, hitzordu zehatz bat emango zaie bertaratzen direnei.
Elkarteak odola emateko deia luzatu die herritarrei, bereziko 18 urtetik gorako gazteei. Martxoko saioa 31 poltsa bildu zituzten guztira.