Lezoko leihoetatik, mundura begira
Lezoko leihoetatik, mundura begira jarri dira. Piztu Lezoren argazki lehieketara aurkeztu diren argazkiak hamarnaka izan dira, Aurki, botoa emateko aukera.
Piztu Lezok abian jarritako Mundua begiratzeko leihoak argazki lehiaketa aurrera doa. Jada ikusgai jarri dituzte orain arte bildu dituzten argazkiak, eta aurrerago, horien bozketarako txanda iritsiko da.
Aurretik, ordea, Lezoko hiru argazkilarik jasotakoen artean aukeraketa egingo dute, eta horien artean eman beharko dute botoa herritarrek. Bi sari emango dituzte: argazki onenaren saria, eta argazki xelebreenarena.
Argazki lehiaketa irekia izan da Piztu Lezok antolatu duena, herritar orori zabalik, itxialdiari aurre egiteko baliabide bezala. Bi baldintza bete beharrekoak: etxeko leihoetatik edo etxean ateratako argazkiak izatea, eta sakelako telefonotik jasotakoak izatea.