Oarsoaldean, hiru koronabirus kasu gehiago
Oarsoaldean, hiru koronabirus kasu gehiago azken orduetan. Bi Errenteria-Oreretako biztanleenak dira, eta bestea oiartzuar batena.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 13) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 12tik 13ra bi positibo berri daude Errenteria-Oreretan, eta bat Oiartzunen. Pasaian eta Lezon ez da igo egun batetik bestera infektatuen kopurua.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 12ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 74 (+2)
- Pasaia: 35 (=).
- Oiartzun: 17 (+1)
- Lezo: 15 (=)
Jarraian, Osasun Sailak atzoko 20:00eko datuetan oinarrituta gaur zabaldu duen txostena.
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.