Osasun larrialdia hasi zenetik bigarrenez, positibo berririk ez Oarsoaldean
Osasun larrialdia hasi zenetik bigarrenez, positibo berririk ez Oarsoaldean. Osasun Saila datuak ematen hasi zenetik ez zen horrelakorik izan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 15) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 14tik 15era ez da positibo berririk izan Oarsoaldeko lau herrietan. Albiste ona, zalantzarik gabe.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 14ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 76 (=)
- Pasaia: 36 (=).
- Oiartzun: 17 (=)
- Lezo: 13 (=)
Jarraian, Osasun Sailak atzoko 20:00eko datuetan oinarrituta gaur zabaldu duen txostena.
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.