Errenteria-Oreretan koronabirus positiboen igoera berriro. Beste herrietan, hazkunderik ez
Errenteria-Oreretan koronabirus positiboen igoera nabarmena, azken orduetan zazpi kasu gehiago daude. Beste herrietan, hazkunderik ez.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 17) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 16tik 17ra lau kasu gehiago izan dira Errenteria-Oreretan. Lezon, Pasaian eta Oiartzunen egun batzuk daramate positibo berririk gabe.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 16ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 83 (+4)
- Pasaia: 36 (=).
- Oiartzun: 17 (=)
- Lezo: 13 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.