Oiartzungo Kultura zinegotziak esan du herriko eragile kulturalekin elkartu direla, haiek laguntzeko. Festak kolokan daudela gehitu du; egoeraren baitan erabakiko da.
09:00etatik 21:00etara atera ahal izango dira, beti heldu batek lagunduta. 14-17 adin tartekoek, helduen baldintza berberetan atera ahal izango dute.
Iniziatiban parte hartzen ari direla adierazteko, bakoitzak etxeko balkoian edo leihoan koloredun puntu bat jartzeko proposatu du Euskaraldiak. Parte hartzen dutenei, beren esperientzia sare sozialetan zabaltzea ere eskatu die
Ezinezkoa izango da aurten Sagardo Eguna ohiko moduan ospatzea, baina konfinamenduan bada ere, ospatu ospatuko dute. OGA Oreretako Gazte Asanbladaren ekimenez, iniziatiba jarri dute martxan eta datorren larunbatean (hilak 24) Zumardian sagardo egunak pizten duen giroa etxeko balkoi eta leihoetara eramatea proposatu diete herritarrei.
Konfinamenduak iraun bitartean haurrek liburuez goza dezaten, Lur Kortaren ipuin kontaketa saio bat igoko da astean behin, udal liburutegiko Youtube kontura eta udalaren webgunera.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak solasaldia egingo du gaur, Skype bidez, Beñat Sarasolaren lehenengo eleberria aztertzeko.
Izena emateko epea, hilaren 27tik maiatzaren 12ra izango da. Baimenik jasotzen ez badute, udalekuak bertan behera geldituko direla adierazi du Pasaiako Udaleko, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen sailak.
Itxaropenerako argudio gehiago Oarsoaldean: bi kutsatu azken orduetan. Apurka, datu onak berresten ari dira lau herrietan.
Marrazki eta logo lehiaketa antolatu du Eskola Kirolak. Artista bila dabil konfinamendu garaian, eta LH eta DBHko Oarsoaldeko ikasleak marrazten eta logoak sartzen jarriko ditu.