Txoooootx!
Txotx balkoi eta leihoetan egingo dute, eta giro ederra sortu da dagoeneko agertoki berri horietan. Iniziatibaren atzean, OGA Oreretako Gazte Asanblada sagardo egunari eta haren antolatzaileei aitortza egiteko, batetik, baina herritarrak eta Orereta bera ere zaintzeko garai gogor hauetan.
Txotx! Balkoi eta leihoetan. Argazkia: @Julen1977 Sagardo Egunak 32. ekinaldia egin behar zuen gaur. COVID-19aren osasun larrialdiak hura ere, ohiko formatuan bertan behera uztera derrigortu du. Berrasmatzen bikainak direla herritarrak argi gelditzen ari da konfinamendu garaian, eta ohiko moduan ez baina ospatu ospatuko dute. Txotx balkoi eta leihoetan egingo dute, eta giro ederra sortu da dagoeneko agertoki berri horietan. Iniziatibaren atzean, OGA Oreretako Gazte Asanblada sagardo egunari eta haren antolatzaileei aitortza egiteko, batetik, baina herritarrak eta Orereta bera ere zaintzeko garai gogor hauetan.
#SagardoEgunaEtxean traola erabilita sare sozialetara igotzeko argazkiak edo bideoak eskatu diete herritarrei: “Sagardo eguna ospatzen duten bitartean, sagardoa botatzen edo txistorra jaten… egunarekin lotutako zer edo zer erakusten duten argazkiak, alegia”.
Txotx egiteko ordu zehatzik ez dute jarri: “Egunean zehar bakoitzak nahi duen unean egin dezake, ez dugu hitzordu zehatz bat jarri”.
Oreretako Gazte Asanbladak egun osoan deitu du girotzera balkoi eta leihoetatik herria, baina hitzordu zehatza egin duenik bada: Sindikato taberna. Sagardo egunerako DJ Bullekin emanaldia antolatua zuen eta sagardo eguna bertan behera geldituta, emanaldia egoerara moldatu eta online egingo du. Gaur 19:00etan izango da hori.
Txistulariak hitzordura fin
Txistulariek ere ez dute hutsik egin sagardo egun berezi honetan. Bertsolariek eta beraiek zabaltzen dute, eta aurten diana birtualarekin izan dira. Lau Haizetara euskaltzaleen topaguneak ere bat egin du deialdiarekin eta herritarrak parte hartzera deitu ditu txotx birtuala eginez. Sagardo egunarekin lotutako traolaz gain, #EtxealditikEuskaraldira traola @euskaraldiaerrenteria, eta @euskaraldia aipamenak egitera sare sozialetan eskatu die, gainera.
