Zortzi koronabirus kasu berri, horietatik sei Errenterian
Eskualdean zenbatu diren kasu berri gehienak Errenteria-Oreretan izan dira. Kasu berri bana atzeman da Oiartzunen eta Lezon. Pasaian, kasu berririk ez.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 24) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 23tik 24ra, Zortzi koronabirus kasu berri, sei Errenteria-Oreretan. Kasu berri bana atzeman da Oiartzunen eta Lezon eta Pasaian, kasu berririk ez.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 23ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 93 (+6)
- Pasaia: 39 (=).
- Oiartzun: 19 (+1)
- Lezo: 14 (+1)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.
