Langileek salaketa eguna izan dute gaurkoa. Gehiengo sindikalak deitutako aldarrikapen argazkiekin bat egin dute hainbat enpresa eta lantokitan.
Bi egun baino ez dira falta aurtengo Atlantikaldirako proposamenak bidaltzeko, eta antolakuntza lantaldeak horretara deitu ditu herritar eta eragileak
Asteazkenero egingo dituzte, hiru astez segidan, 10:30ean hasita. Biharkoa izango da lehena, eta bertan, immunitate osasunaz arituko dira; maiatzaren 6an, iturriko edo botilako ura izango da hizpide ; eta maiatzaren 13an, azkenik, disruptore endokrinoez hitz egingo dute, hau da, organismoaren hormona sistema aldatzeko gai diren substantzia kimikoez arituko da aditua.
21 argazki bildu ditu Antxoko Topaguneak antolatutako leihotik egindako argazki lehiaketa. Herriak erabakiko du zein de argazkirik onena.
Gaur da Piztu Lezoren laugarren irratsaioa. Horren barruan, antxotarrei luzatutako erronkaren bideoa emango dute. 19:00etan hasiko da saioa.
Berri ona: azken orduetan koronabirusagatik positiborik ez dago Oarsoaldean. Aurreko egunetako joera hautsi egin da, beraz.
Landa eremuan bizi diren edadetuak erosketak eta botiken bila hurbiltzen dituen zerbitzua itzuli da. Udaletxera deitu behar da.
Etxealdi garai honetan, neurtuak dira irteerak, baina horietan ere euskara erabiltzera deitu du Lau Haizetara elkarteak. Erosketak egitera atera ateratzen direla herritarrak ekarri du gogora, eta dendara sartzean edota ilaran itxoiten ari diren bitartean lehen hitza beti, euskaraz egiteko eskatu die herritarrei.
Bideoa zabaldu zuen atzo sare sozialetan Aizpea Otaegi Mitxelena alkateak. Hartzaileak, haurrak; mezuaren helburua berriz, eskerrak ematea.