Koronabirus kasu bakarra Pasaian, gainontzeko herrietan igoerarik ez
Azken datuen arabera, COVID-19arekin kutsatutako kasu berri bakarra atzeman da Oarsoaldean, Pasaian alegia. Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Lezon, ez da kasurik eman bigarren egunez jarraian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 28) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 27tik 28ra, Pasaian atzeman da azken orduetako COVID-19 kasu bakarra Oarsoaldean. Beraz, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen eta Lezon gaixoen kopurua berdin mantendu da bigarren egunez jarraian.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 27ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Errenteria-Orereta: 98 (=)
- Pasaia: 43 (+1)
- Oiartzun: 21 (=)
- Lezo: 15 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.