Ura eta estolderia tasa ordaintzeko epea, zabalik
Abenduaren 31 arte egin daiteke tasa horren ordainketa, erreziboa helbideratua izan edo ez.
Zabalik da ura eta estolderiaren laugarren hiruhileroko tasa ordaintzeko epea abenduaren 31 arte. Helbideratuta dauden ordainagiriak, hasiera batean, ekainaren 19an kargatuko dituela jakinarazi du udalak baimendutako kontu korrontean. Geroago, bigarren karga bat egingo da irailaren 18an, eta hirugarren bat abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi dutenentzat.
Erreziboa helbideratuta ez duten zergadunek, Zu! arreta zerbitzuan egin ditzakete ordainketak, aurrez aurreko zerbitzua berriro hasten denean, edo edozein entitate laguntzaileetan epea amaitu bitartean.
Alarma egoera indarrean dagoen bitartean, ordainketak telematikoki egitea gomendatu du udalak.