Azoka txikiak, berriro zabalik astelehenetik
Elikagaiak saltzen dituzten postuak baino ezingo dute parte hartu azoka txikietan, eta gainera segurtasun distantzia eta higiene neurriak bermatu beharko dituzte saltzaile zein erosleentzat.
Erdialdeko eta Beraungo azoka txikiak zabalduko dituzte berriro datorren astelehenetik. Astelehenetan egiten dute azoka txikia Erdigunean, Zumardian, zehazki, eta igandetan Beraunen. Hori bai, bertan soilik elikagaiak saltzen dituzten postuak izango dira eta baldintza zehatzak bete beharko dituzte gainera. Postuen eta pertsonen arteko gutxieneko segurtasun distantzia bermatu beharko dute eta gainera postuek saltzaile eta erosleen eskura izan beharko dituzte eskularruak eta gel desinfektatzailea.
Bertara gerturatzea dute, azokatik hurbil bizi diren herritarrak, edo beste arrazoi batzuek medio bertan izatea behar bezala justifikatzen dutenek.