COVID-19ari aurre egiteko elkarlana ontzat jo du PSE-EEk
Joan den ostiralean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adostuta aurkeztu zuten Talka eta Suspertze Plana konpromisoz eta arduraz egindako urratsa izan dela esan du Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak.
COVID-19ak sortu duen egoeraren aurrean ezinbestekotzat jo du elkarlana PSE-EEk ondorioak gutxitzeko, eta sektore zaurgarrienei laguntzak eskaintzeko. Joan den ostiralean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adostuta aurkeztu zuten Talka eta Suspertze Plana konpromisoz eta arduraz egindako urratsa izan dela esan du Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak.
Zerbitzu publikoak bermatzea udal politiken ardatz izatea ezinbestekoa dela esan du, bestalde, “ekonomiaren berraktibazioa eta suspertzea lortzeko oinarriak jarri behar dira, lehentasuna ekintza sozialetan jarrita”.