Ikasle guztien interneterako sarbidea bermatuko du udalak
Izarkom izenpeko proiektura atxikitu da Lezoko Udala eta momentuz, bederatzi familia laguntzeko txartelak eskuratu ditu kooperatibaren bitartez.
‘Teleskolak’ bete behar dituzten ikasleak aintzat hartuta, Izarkom proiektuarekin bat egitea erabaki du Lezoko Udalak. Modu horretan ikasle guztien internetarako sarbidea bermatu nahi ditu tokiko gobernuak, eta dagoeneko bederatzi familiei laguntza emateko txartelak eskuratu dituztela jakinarazi du.
Zabaldutako informazioaren arabera, hilean 17 gigabyte erabiltzeko SIM txartelak dira udalak bereganatutakoak. Guztiz doan emango dizkie familiei, eta euren mugikorretan sartu beharko dituzte bertatik beste gailuetara partekatu beharko dituzte horiek erabili ahal izateko. Larrialdi egoera amaitu arte bermatu nahi du ikasle guztien sarera sarbidea udalak. Izarkomek berak indargabetuko ditu txartelak egoera bukatutzat ematean.
Lezoko Udaletik gogorarazi dutenez, amauraunera sarbidea bermatzeaz gain, eskolekin aurrera jarraitzeko ikasleek ezinbestekoa duten materiala ere banatu dute beharra zuten familia lezoarren artean, esaterako, ordenagailuak.