Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zaurgarrienei FFP2 maskarak banatzeko eskatu dio EH Bilduk gobernu taldeari

Osasun larrialdiaren lehen egunetatik hasitako bidea egiten jarraitzen du Lezoko EH Bilduk. Hainbat eskaera eta proposamen zehatz egin dizkio Lezoko Gobernu Taldeari, eta beste eskaera batekin dator orain. FFP2 motako musukoak edo maskarak banatzea eskatu dio osasun arrazoiengatik, edota arrazoi ekonomikoengatik zaurgarrienak diren herritarrei.

ehbildu.lezo Zaurgarrien artean FFP2 maskarak banatzea eskatu dio udalari EH Bilduk.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2020/04/30

Osasun larrialdiaren lehen egunetatik hasitako bidea egiten jarraitzen du Lezoko EH Bilduk. Hainbat eskaera eta proposamen zehatz egin dizkio Lezoko Gobernu Taldeari, eta beste eskaera batekin dator orain. FFP2 motako musukoak edo maskarak banatzea eskatu dio osasun arrazoiengatik, edota arrazoi ekonomikoengatik zaurgarrienak diren herritarrei. Hasiera batean zailtasunak izugarriak izan zirela maskarak eskuratzeko ekarri du gogora koalizio subiranistak, “denok ikusi, irakurri edo jakin dugu ospitaletako, adinekoen egoitzetako nahiz langile soziosanitarioek izan dituzten gabezien berri”, baina egun, egoera hori aldatu eta maskaren stockak gora egin duela, “hau guztia kontutan hartuta egin dugu gure proposamena”.

Zehazki, eta lehentasun gisa, arrisku taldearen barruan dauden 65 urtetik gorako edota osasun arazoak dituzten herritarrak, edo arazo ekonomikoengatik egoera zaurgarrienean daudenak izango lirateke proposatutako neurriaren onuradunak. Horiek lehentasuna lukete, “herritar guztien egoera eta bizi baldintzak ez dira berdinak. Baina ez du horrek esan nahi gainerako herritarren artean banatzeko aukera baztertu behar denik; egoeraren arabera aztertu beharreko pausoa izan daiteke”.

Maskara banatzaile batekin harremanetan ere jarri dela azaldu du koalizio subiranistak, “eta gobernu taldeak gure proposamena ontzat hartuko balu, musukoak denbora gutxian izan genitzake eskura”.

Egungo egoeraren testuinguruan egindako proposamena da. Izan ere, aurreko igandetik 14 urtetik beherako haurrek ordubetez kalera paseatzera irteteko aukera dute baldintza jakin batzuk beteta; larunbatetik aurrera tarte batean ateratzeko aukera izango dute gainerako herritarrek ere, oraindik ere, zein baldintza beteta egingo den zehaztu gabe badago ere —gaur emango dute informazio hori—. Konfinamenduaren arintzea nola izango den osoki jakiterik ez badago ere, adituek, maskarak erabiltzea onuragarria eta gomendagarria dela esan dutela nabarmendu du EH Bilduk, “baliteke, epe motzean, eremu batzuetan musukoak erabiltzea beharrezkoa izatea, gainera”.

FFP2 maskarak zergatik?

EH Bilduk gobernu taldeari luzatutako eskaeran, maskara zehatzak banatzea eskatu dio: FFP2 maskarak. “FFP2 musukoak ingurukoak babesteaz gain, norbera ere babesteko balio dute, eta behin baino gehiagotan erabil daitezke”.

Erlazionatutako edukia250.000 euro bideratu nahi ditu EH Bilduk COVID-19aren ondorioei aurre egitekoEH Bilduk proposamen sorta berria egin dio gobernu taldeariLezoko EH Bilduk alderdien koordinazioa eskatu du koronabirusari aurre egiteko
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.