Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Galeria] ‘Gernika’, Oiartzunen

Jose Luis Zumeta pintoreak Picassoren ‘Guernica’ koadro sinbolikoaren bertsio bat egin zuen, Eskoziako arte enpresa baten enkarguz. Highlandetan erakutsi baino lehenago Ergoienen erakutsi zen.

zumeta oiartzun gernika Jose Luis Zumeta, guztiz zuriz jantzita.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/05/01

Jose Luis Zumeta margolaria aurreko asteko ostegunean hil zen, 81 urte zituela. Euskal Herriko artistentzako erreferente nagusietako bat joan da. Igandean, berriz, 83 urte bete ziren tropa faxistek Gernika bonbardatu zutenetik.

1999ko abuzturako, Eskoziako Ness lakuaren bazterrean, Dick Gaughanek erakusketa antolatu zuen, Pablo Picassoren Guernica margolan ikonikoaren zazpi bertsiorekin. Gaughanek Art Space enpresa sortua zuen, herrialde txikietako artisten artean harremanak sortu eta erakusketak egiteko.

Ideia bera baino kuriosoagoa izan zen erakustokia: Aliatuen hegazkintzak erabili zuen hangar bat. Euskal Herriko hiru ordezkarik egin zuten Picassoren margolanaren bertsioa, baita beste hiru eskoziarrek ere. Kubatar bat izan zen zifra bakoitia osatu zuena.

Zumeta zen horietako bat, eta erakusketa egin baino bi hilabete lehenago bukatu zuen bere lana. Eta historiaren momentu horretan sartzen da beste highland bat: Oiartzungo Ergoien.

1999ko ekainaren 5etik uztailaren 4ra bitartean, Pagoarten erakutsi zuen lana, ordura arte egin zuen handiena; Gaintzako errota zahar berrituko bere estudioan margotu zituen hiru mihiseak han muntatu zituen, 7,80 metro zabal eta 3,50 metro luzeko koadroa batzeko.

Lorea Agirrek ekainaren 4ko Euskaldun Egunkaria-rako idatzi zuenez, maiatzaren 31n eguraldi ona egin zuen: «Asteleheneko eguraldi eguzkitsua aprobetxatu nahian abiatu zen Zumeta Gaintzatik Oiartzunera. Bertara iristerako, baina, zerugoia aldatuta zegoen, eta ekaitza lehertzear zegoela, haize bufada indartsuei aurre ezin eginda, koadroaren orekari ezin eutsiz sartu zituzten hiru piezak Pagoarte arte zentroan».

Guernica-n inspiratu, Gaintzan margotu eta Eskoziarako bidea hartu behar zuen koadroa estreinakoz Ergoienen ikusi zuen Zumetak. Agirrek idatzitako hitzekin jarraituta, koadroa batera ikusteak zirrara sortzen zuen, eta ordura arte batu ezin ziren piezen jarraikortasunak zentzua ematen zion margolanari.

«Gernika sutan ikusten da, sarraskia, oihuak, hilak —bi oin handiren bidez errepesentatuta—, nazi eta faxisten sinboloak, Picassoren aurpegiak eta begiak, kolore gorri-beltzak». Indarra eta kolore biziak zituen Zumetaren (ber)sorkuntzak; bi elementu horiek izan ziren usurbildarraren lanaren ezaugarriak.

Handitasuna, akuilu
Zumetak Agirreri adierazi zionez, erakargarri egin zitzaizkion margolanaren handitasuna, eta enkargua izatea. Lehenago egina zuen beste enkarguren bat, Francisco Goyaren koadro baten bertsio bat zehazki, baina dimentsioak ez ziren —ezta hurrik ere— hain handiak izan.

Hori bai, Zumetari errespetua ematen zion horrelako koadro sinboliko baten bertsioa egin behar izateak. Izan ere, XX. mendeko koadro ikoniko bakar bezala definitzen zuen margolariak. Gainera, ez zen lan erraza izango, bukatuta zegoen zerbait aldatzea zail egiten zitzaiolako, eta horregatik Picassoren bozetoak hartu zituen inspirazio iturri gisa.

Guernica koadroan hain esanguratsuak diren zezenak eta zaldiak ezabatu zituen Zumetak, kultura klasikoaren sinbolo baitziren. Margolariaren ustez zeinu arkaikoak kendu behar ziren  eguneratze bat egitekotan.

Ordura arte bakarka egin zuen koadrorik handiena izan zen. Neurri handian lan egitea «akuilu» bezala definitu zuen Zumetak: «Zaila da espazio hori guztia betetzea, gorputza ematea, baita zentzua ere. Baina horixe da politena, neurria».

Tamainaz gain, figurazioa bera izan zen koadro erraldoiaren bereizgarri. 1999an, Zumetak urte batzuk zeramatzan figurazio argirik egin gabe, iradokizunak eginez. Gainera, Euskaldunon Egunkaria-ri esan zionez, margolana egiteko garaian ez zituen aurrez egin zituen bozetoak jarraitu.

«Marrazki solteei bai, baina bozetoei ez diet begiratu ere egin. Ondo ikasia neukan eta begiratu gabe ere hasia nintzen lanean. Tarte bat utzi behar da espontaneitatea sartzeko. Zer etorriko den ez duzu jakiten, eta beti izan behar da ate bat irekita. Azken emaitza lortzeko hobe aurretik gehiegi bukatu gabe edukitzea».

Eskoziara joan aurretik, koadroa, beraz, Oiartzunen egon zen ikusgai, bere herrialdean egotea merezi zuelako. Garaiko kronikek kontatzen dutenez, jende andana hurbildu zen Ergoien aldera, koadroa bera zein beste lan batzuk ikustera. Tartean, Euskal Herriko artearen beste erraldoi bat: Jorge Oteiza.

[Argazki guztiak Anton Mendizabalek lagatakoak dira. Jorge Oteiza agertzen den argazkiak Edurne Kochenak dira]

Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen
Zumetaren 'Gernika' Oiartzunen
Zumetaren ‘Gernika’ Oiartzunen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.