2020/5

terrazak errenteria ostari

Mahai gehiago baimenduko dituzte terrazetan, baina tamainan

Ostalaritza establezimenduei aurrera egiten lagunduko dien neurriak hartu dituzte, baina herritarren espazio publiko eskubideak errespetatuz.

nerea abancens eibar

Ospakizuna, aldagelatik kanpo

Azken partida jokatu zutenetik bi hilabete pasatu ondoren, Espainiako Lehen Mailan ariko dela jakinarazi diote Eibarri. Nerea Abancens 'Napo' kapitainak hunkituta bizitu du une hori.

FELIPE URIARTE, MENDIZALEA

[Elkarrizketa] «Nire motxilan beti daramat zapi arrosa»

1980ko maiatzaren 14an euskal mendizaleek munduko gailurra jo zuten lehen aldiz. Felipe Uriarte sanjuandarra lorpen nazional horren parte izan zen. 76 urte beteta, gidari gisa jarduten jarraitzen duela azaldu dio mendizaleak HITZAri.

Pasai Donibane. Koronabirusa. Bigarren fasea.

[Erreportajea] Ez ohiko normaltasunerantz

Arinaldiaren bigarren fasean sartu dira Oarsoaldea eta Bidasoa, eta eguzkiak lagunduta herritarrek kaleak bete dituzten arren, kontraste nabarmena dago herrien eta auzoen artean.

atez ate oiartzun

Hamarkada batez atariaren ondoan

2010eko maiatzaren 23an egin zuten hondakinen atez ateko lehenengo bilketa Oiartzunen. Erabat egonkortuta dago sistema, eta gaika sailkatzeaz gain, herritarrak kontzientziatu nahi dituzte, hondakin gutxiago sortzeko.

MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Manchester Txikia, ohorea edo gainbehera Errenteriarentzat?

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, bederatzigarrena.

[Bideoa] "Haserrea eta amorrua baino ezin dugu sentitu"

Astelehenean eraso zuten emakumea babesteko eta indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Lezon. Haserrea eta amorrua, plazako sentimenduak.

duintasuna

COVID-19ak hildakoak omenduko ditu Duintasunak

Hitzordua Herriko Plazan egin dute astelehenean, 11:00etan. Jubilatu eta pentsiodunak deitu dituzte parte hartzera, baina baita gainontzeko herritarrak ere.

Peruri biktima izaera ez aitortzeko Madrilen erabakiari abala eman dio Estrasburgok

Peru biktima gisa onartu eta indemnizazioa ematea eskatu zuen Estrasburgon demanda aurkeztuta Blanki Pascual Peruren alargunak, baina Estrasburgok, ontzat eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaera horri jarritako betoa.

Koronabirusa. COVID-19

Hogeita bat egun bete dira kasu positibo berririk gabe Oarsoaldean

Osasun Sailak zabaldutako datu ofizialek diotenez, beste egun batez, ez da kutsatu berririk izan Oarsoaldean, eta dagoeneko, hogeita bat egun bete dira positibo berririk gabe.

koronabirusa. Covid19

Positibo berririk gabeko beste egun bat Oarsoaldean

Osasun Sailak plazaratutako azken datu ofizialen arabera, ez da kutsatu berririk izan azken orduetan Oarsoaldean; hamaika izan dira gaitzak hildakoak eskualdean izurria hasi zenetik.

Errenteriako liburutegiak eta kultura sailak aurrez aurreko zerbitzuari berrekingo diote

Liburutegian maileguak egin ahalko dira eta Errenteriako Udalaren Kultura Sailak arreta eskainiko du aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Aurrezko aurreko maileguak egin ahalko dira Pasaiako liburutegietan

Ekainaren 1etik (astelehena) aurrera, maileguak aurrez aurre egin ahalko dira Antxo, Donibane, San Pedro eta Donibaneko liburutegietan.

Oroitzene AEK, astelehenetik euskara gosea dutenen zain

Oroitzene AEK, astelehenetik euskara gosea dutenen zain. Aurrez aurreko harrera zerbitzuari ekingo diote astelehenean, txanda eskatuta.

xorrola

Xorrola ohiko ordutegira bueltatuko da astelehenean

COVID-19ak sortutako larrialdi egoeragatik zerbitzua murriztuta egon da. Astelehenetik aurrera, berriro aterako da ordu erdiro, Arraguatik.

Mailegu zerbitzuarekin zabalduko ditu ateak Andreone liburutegiak

Mailegu zerbitzuarekin zabalduko ditu ateak Andreone liburutegiak. Bestelako zerbitzuek etenda jarraituko dute. Segurtasun neurriak bete behar dira.

oarsoaldea bulegoa

Oarsoaldea astelehenean hasiko da aurrez aurreko arreta eskaintzen

Garapen agentziak bere bulegoak irekiko ditu astelehenean. Hitzordua hartu beharko da lehenago, eta musukoa erabili beharko da.

Elkarrekin Podemos-IU Errenteriaren hauteskunde bulegoa, astelehenean zabalik

Elkarrekin Podemos-IU Errenteriaren hauteskunde bulegoa astelehenean zabalik. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen posta botoa kudeatzeko zabalduko dute.

merkatuzar

Ekainaren 2an odola emateko aukera izango da Merkatuzarren

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko, hileroko odol emate saioari eustea erabaki dute Errenteria-Oreretako Odol Emaileak taldeak. 18:00etatik 20:30etara eman ahalko da odola.

Gehiago