Bi positibo gehiago Errenteria-Oreretan eta bat Pasaian
Igoera aipatutako bi herrietan eman da soilik, Oiartzunen eta Lezon ez da kasu berririk zenbatu azken orduetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 30) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 29tik 30era, bi gaixo berri daude Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian. Oiartzunen igoerarik ez.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, hilaren 29ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Errenteria-Orereta: 102 (+2)
- Pasaia: 46 (+1)
- Oiartzun: 21 (=)
- Lezo: 17 (=)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.